Inicio Derechos Humanos Hezkuntzan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da – Poder Popular

Hezkuntzan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da – Poder Popular

0
Hezkuntzan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da – Poder Popular

[ad_1]

Iosu del Moral | Euskal Herriko hezkuntza sistema jasaten ari den pribatizazio eta prekarietate prozesua exekragarria da eta inolako aringarririk gabe salatu eta aurre egin behar zaio gizarte zibilak eta ezker kritiko osoak. Onartezina da EAJk zein Nafarroako eskuinak urtetan sistematikoki aplikatutako politika neoliberalek gure hezkuntza sistema publikoa gero eta egoera ahulagoan uztea. Familia behartsuenei zuzenean eragiten dien segregazioan sakondu baino ez duen hezkuntza eredu zehatz baten aldeko apustu argia egiten duten politikak.

Bere politika neoliberalen bidez hezkuntza sistema publiko bat jaten ari den kapitalismo bizkarroi bat, eliteen leinurako pribilegio-espazio bat zaintzeko eta gehiengoa asmo mugatuen bastioira uzteko helburuarekin. Oinarrizko baina aldi berean oso eraginkorra den modua, bere sustraietatik jendeari dagozkion klase sozialak zehaztutako sistema ongi zehaztua mantentzen eta iraunarazten saiatzen dena.

Gaur egun Euskal Herrian gure hezkuntza sistemari eragiten dioten alderdi horietako askori buruz hausnartzeko asmoz, hurrengo elkarrizketan Eneko Aguirreurretarekin, ELA sindikatuko Gipuzkoako hezkuntza idazkariarekin, gako batzuk eta zenbait gako eskaintzen dizkigu. ildo horretan sindikatua hezkuntza sektoreak eta ondorioz langileek jasaten duten noraeza hartzen ari den jarrerak.

 

Zein da ELA-ren iritzia  kurtso hasiera honetan klase mistoei dagokienez, online edo presentzialak?

Pandemia egoeraren eboluzio positiboak ahalbidetu duenetik, ELAk klase presentzial eta seguruen aldeko apustua egin du. Izan ere, gure ustetan besteak beste ikasleen hezkuntza eta garapena benetan eraginkorra izan dadin aurrez aurreko ikasgelak ezinbestekoak dira. Gainera, presentzialtasunak berdintasun maila batean ikastea ahalbidetzen du, edo behintzat hori behar luke bere funtzioa. Pandemia garaian desoreka asko agerian geratu eta areagotu egin dira. Argi geratu da baliabide gutxigo zuten ikasleek arazo gehiago izan dituztela klaseak jarraitzeko garaian.

Honek ez du esan nahi pandemiaz ahaztu behar garenik, noski. Baina baliabide nahikoa eta planifikazio egoki batekin presentzialtasuna eta ikasle eta irakasleen segurtasuna guztiz uztargarriak izan daitezke.

Gaur gaurkoz beraz, zentzu gehiegirik ez du ikasketa ez presentzialean oinarritutako hezkuntzak. Oro har gizartearen esparru desberdinetan normalitaterako pausuak eman dira eta beste esparruetako lantoki gehienetan presentzialtasun oso batera jada bueltatu dira. Beti ere, esan bezala, modu seguru batean.

 

Zeintzuk dira hezkuntza-zentroetan lan-baldintzak eta esposizio-arriskuak irakaskuntza ez duten langileek, hala nola garbiketak edo sukaldaritzak?

ELAn, aspaldidanik salatu izan dugun moduan, garbikuntza eta sukaldeko langileen sektoreetan prekaritatea egiturazkoa da. Kontuan izan, alde batetik, %90ean pribatizatutako sektoreak direla, eta bestetik, langile publikoen artean ere behin-behinekotasun maila ikaragarria altua dela, guztiz estrukturalizatua. Horretaz gain langile eta baliabide falta ere nabaria da.

Oinarri horiekin zaila da pandemia egoera batean modu duin eta seguru batean lan egitea, izan ere, gabezi guzti horiek agerian geratzeaz aparte, okertu egiten baitira. Gainera, pandemia egoerari aurre egiteko bitarteko eta EPI edo babes neurriak eskasak izan dira eta ez dira garaiz iritxi. Hori onartezina da lehen mailan egon behar izan diren langile guzti hauentzat.

 

Eta COVID errefortzua duten pertsonen baldintzak?

Esan berri dudan bezala, egituzko arazo baten aurrean gaude, non plantilak ez diren nahikoak eta egiturazko beharrei erantzunda ere behin behineko egoeran dauden langile asko eta asko. Egoera honetan, COVID errefortzu bezala jartzen diren langileek ere behin behineko kontratua izaten dute eta finean egiturazko beharrei erantzuten diete, aurrez ere plantila eskasiagatik bete beharreko lanei alegia. Gainera, errefortzu hauek esleitzerako garaian arazo ugari egon dira eta horrek ziurgabetasun handia ekarri du, bai langileengan eta baita hezkuntza komunitate guztian ere.

 

Zer hausnarketa egiten duzu denborazkotasunaren gaiari buruz, ia kronikoa, hezkuntza sektorean?

Onartezina dala eta jasanezina da bi zentzutan; Langileen lan baldintzen ikuspegitik eta hezkuntza kalitatearen ikuspegitik.

Milaka eta milaka behin behineko langile daude, eta pertsona hauek ziurgabetasun konstante batean bizi dira, ez dakite noiz egongo diren lanean, noiz arte, non…. Etengabe leku batetik bestera ibili behar izaten dute, lurralde desberdinetan zehar eta ikastetxe desberdinen funtzionamenduetan txertatuz. Hori gutxi balitz, eskubide batzuk mugatuak dituzte behin betiko langileekin alderatuz eta horrek diskriminazio egoerak sortzen ditu. Gainera, urteetan zehar administrazioak izan duen jarreren ondorioz, langile hauek euren lanpostuak kontsolidatzeko aukerarik ez dute izan eta askok euren bizitza laboral guztian zehar pairatzen dute ezegonkortasun egoera hau.

Guzti honek eragin zuzena dauka hezkuntza kalitatean, batez ere, egiturazko plantila ez nahikoa delako eta egiturazko lanpostuak behin behineko langileekin betetzen direlako. Plantila faltek zein behin behinekotasun tasa altu hauek ikastetxeetan proiektu egonkorrak aurrera ateratzeko zailtasun ugari dakartzate, baita ikasleei eskeini beharreko egonkortasunean ere. Horrenbeste behin behinekoren kudeaketak berak izugarrizko gabeziak eragiten ditu ikastetxeetan.

Ez gaitezen engainatu, egoera honek erabaki poltiko bati erantzuten dio. Izan ere, izkutuko kaleratzeak eta doakoak ahalbidetzen ditu eta nolabait hezkuntzako plantila modu gradual batean murrizten joateko aukera ematen die. Hau da, batetik ixileko bidetik plantilak murrizteko aukera irekita uzten du eta bestetik pribatizazioari ateak irekitzen zaizkio.

Egoera larri honen aurrean, ELAk apostu garbia dauka eta kontsolidazioaren aldekoa da. Lehenik lanpostuak sortu behar dira, plantilak estrukturalizatu eta plantila zein langileak kontsolidatu. Horrez gainera, egoera berriro errepika ez dadin mekanismoak ezinbestean ezarri behar dira. Hau da, Kontsolidazio prozesu erreal eta gardenak behar ditugu. Eta gaur egun lanean dauden behin behinekoek euren lanpostua kontsolidatuko dutela ziurtatuko dutenak.

 

Zein da ELA sindikatuaren jarrera hezkuntza publikoa jasaten ari den murrizketa sistematikoen aurrean?

Zuk esan bezala, Murrizketa hauek sistematikoak dira eta egunerokoan aplikatuz doaz. Murrizketa sistematiko hauek argi uzten dute ez dagoela apostu firme bat hezkuntza indartzeko eta kalitatearen hobekuntzan benetako pausuak emateko. Gaur gaurkoz, hezkuntzara bideratutako inbertsioa europako bajuenetarikoa da eta hala den heinean, murrizketek aurrera jarraituko dute. Inbertsio eta baliabide nahikorik bideratzen ez den bitartean ezinezko izango da murrizketa hauek geldiaraztea. Horregatik, ELAn mobilizazioaren aldeko apustua egin genuen aspaldian, izan ere Euskal gobernuaren politika neoliberalen aurrean, hauek baldintzatzen saiatu eta norabide aldaketa exijitzea baino ez zaigu geratzen eta hori soilik mobilizazioaren bitartez lortu ahal izango dugu.

 

Eta hezkuntza publiko/pribatuaren inguruko eztabaida?

Argi dago gaur egungo hezkuntza sistemak gabezia ugari dituela eta hauek gero eta ageriago geratzen ari direla. Segregazioa arazo handi bilakatu da, bai itunpeko eta publikaren artean baina baita eskola publiko desberdinen artean ere. Bestalde, egungo sistemak ez du euskaraz bizitzeko gaitzen, izan ere ikasleen artean euskara maila gero eta eskasagoa izateaz gainera erabilpenarekin ere arazo handi bat dago. Horrez gainera proiektu pedagogikoak aurrera eramateko arazoak daude baliabide faltagatik eta baita langileen behin behinekotasun tasa ikaragarria dela eta… Beraz, esan dezakegu erronka ugari dituela egungo hezkuntza sistemak eta beraz, ezinbestean norabide aldaketa bat behar duela. Eta noski, norabide aldaketa hori finantziazioari guztiz lotuta dago. Hau da, baliabiderik gabe aldaketa ez da etorriko. Zentzu honetan, hezkuntza sistema hobetze aldera pausuak eman behar direla aurgi daukagu.

 

Nola egiten dio aurre ELAk ghetto ikastolen izenez ezagutzen den fenomenoari?

Lehen esan bezala, ELAren ustez segregazioa esparru desberdinetan ematen da, ez bakarrik ikastetxe publiko eta itunpekoaren artean, ikastetxe publikoen artean ere somatzen da. Hala iznaik, gaur egungo hezkuntzak dituen erronketariko bat segregazio honekin amaitzea da eta hori nahitaez baliabide gehiagorekin lortuko da, baita plan estrategiko egoki batekin ere.

 

Zein da gaur egun euskararen eta D ereduaren egoera Euskal Herrian, bai EAEn zein Nafarroan?

Datuak arduratzeakoak dira eta argi uzten dute eredua bera ez dela nahikoa izan gizartea euskalduntzeko. Eta zer esanik ez Nafoarroan. Oro har gure herrian euskara mailan eta erabilpenean jaitsiera nabarmena eman da azken urteotan eta egoera latz honi buelta eman nahi badiogu ELAn argi daukagu eredu aldaketa bat eman behar dela. Guk aspaldi egin genuen murgiltze ereduaren aldeko apustua eta gaur gaurkoz uste dugu inoiz baina beharrezkoagoa dela honen inplantazioa.

[ad_2]

Source link