[ad_1]

Iosu del Moralek | Euskal Autonomia Erkidegoko azken hauteskundeek argi utzi dutena, zalantzarik gabe, Euzko Alderdi Jeltzalearen kontinuismoa izan da, non kudeaketa ideologiaren gainetik jarri den berriro. Zaila da Europa osoan EAJ bezain hegemonikoa eta zeharkakoa den alderdi politiko bat aurkitzea, non non osasun- eta ekonomia-krisi betean, baita ustelkeria politikoko kasu batzuk agertzearekin eta Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa negargarriarekin ere, ohiko botere-kotari eustea lortu duten.

Horri gehitzen
badiogu ezker tradizionalak aurkeztutako proposamenak benetako alternatiba bat
aurkeztetik oso urrun egon direla, aurreikus zitekeen hautestontziak berretsi
zutenaz ohartzea. Zalantzarik gabe, ezker alternatiboa ordezkatzen duten
sektoreak hausnarketa sakona habiatu behar dugu jeltzaleek planteatutako
politika neo-liberal kaltegarrietatik aldentzeko, euskal herritarreui eredu bat
eskaintzeko.

Patxi Azparren, antropologo eta aktibista sozialaren eskutik, hautestontziek utzitako hainbat gako azalduko ditugu hurrengo elkarrizketan.

 

Zer gogoeta orokor
ateratzen dituzu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako azken emaitzetatik?

Abstentzio horren
altua izanda, irakurketa ez da horren erraza. Baina joera batzuk baieztatu
dira. PNV alderdi sistemikoa da, sektore kontserbadoeek elikatzen dute beharra
dagoenean. PNV-PSE taldeak sistema babesten duten talde nagusiak dira.
Hauteskune autonomikoetan bozka mugimenduak PNVruntz mugitzen dira, Madrilgo
huteskundeetan gutxiago. Gainera, oraingo honetan nazionalista espainiarrek
gutxiago bozkatu dute.

PNV azkeneko
hilabeteetan izan dituen arazoak zirela medio, jeitsiera aurreikus zitekeen, baina
kasu honetan, abstenzio handia komeni zitzaion.

Egoera normalizatuago batean, agian, ezkerreko bi zerrendek Ehbilduk eta Elkarrekin-Podemosek emaitzak hobetuko zituzten. Paradoxikoki ezegonkortasunak, zalantzak, krisiak ez dute jokatzen ezkerreko sektoreen alde, alderdi sistemikoen alde baizik. Gure jendartearen ezaugarri soziekonomikoek, soziokulturalek eta demografikoek baldintzatzen dute, ustez baino kontsebadorea eta «koldarragoa» bilakatu da Euskal Herria.

 

Uste duzu
abstentzioak, erabakigarria izan gabe, eraginik izan duela hauteskundeetan?

Harrigarriena
abstentzioa izan da. Hauteskunde mota horretan eman den altuena. Arrazoi
nagusia ez da pandemia izan, beste batzuk ere egon dira. Besteak beste
Komunikabide ofizialetatik eman den mezu nagusia «ez da ezer
aldatuko»; betikoek irabaziko dute». Horren aurrean, sektore batzuk
ez dira mobilizatu. 

Abstentzioaren
gehiengoa gutxi politizatu eremuetan eman da. Kontrakoa pentsatu nahi genuke,
baina ez da horrela. Abstentzioan ere sektore iraultzaileak minoritarioak dira.

Inguruko herrietan
antzeko abstentzio tasak ematen dira. Oso arriskutsua litzateke hau
nomalizatzea, defizit demokratikoa handituko luke-eta.

Osasun eta ekonomia
krisia, edota hainbat eskandalu (De Miguel, edo Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa),eman
diren bitartean gobernua izanik, zergatik ez da kaltetua izan
hautestontzietan? 

Ustelkeria kasu
larrienek oraindik ez dute epaiegietako bidea bukatu. Izan ere, horregatik zuen
hainbesteko presa PNVk hauteskundeak egiteko.

Bestalde,
epidemiaren kudeaketan, estekikoki, oso trebea izan da. Itxialdian PSOE baino
malguagoa zela erakutsi nahi izan du. Hau da, klase ertainak entzun nahi zuena
esan zuen: «laster aterako zarete»; «oporretara joango zarete
guri esker»; «Osakidetzak kontrolpean du epidemia». Datu
epidemologikoak hauteskunde kanpainarako egokitu ditu, eta ondo atera
zaio. 

Bere bozka eremu tradizionalez gain, azkenekoetan PNVk beste bi eremutan ere arrantza egiten du: PPk odezkaritza zabala zeukan auzoetan; PSOEren botoemaile tradizionalen seme-alabengan. PNVk PPri eta PSOEri botoemaile kentzen dizkie egun, baina PNV mugimendu antisistemiko guztiak eusteko harresia denez, Estatu espainiarrak laguntzen dio. Orain Estatu espainarrak ez du Mayor Oreja bat behar, Urkullu baitu bere alde.

 

Posible ikusten
duzu PNV-PSOE binomiotik pasatzen ez den gobernu alternatibarik? 

Bistan da, gainera
PNV ala PSOE baleude, ez litatzeke «alternatiboa» izango. Akats
estrategiko larria da, egun, PNVk ala PSOEk eraldaketaren alde dauden
indarrekin zerbait adostuko dutela pentsatzea. PNVk eta PSOEk arlo
soziekonomikoan eredu berbera babesten dute. PNV neoliberalismotik; PSOE
sozialiberalismotik. Alternatiba bat gorpuztu nahi izatekotan, bikote sistemiko
hori gainditu behar dugu. 

Oreretako
alkateohia den Julen Mendozak idatzi berri du:»Alternatiba sendoak eraiki,
eta herri proiektu eraldatzaileak sortu, ekonomiatik, hezkuntzatik,
gizartetik». 

Nik bat egiten du
hausnarketa horrekin. Denbora behar da eta legebiltzarratik kanpo ere zorrotz
lan egin behar da sindikatu eta herri mugimenduekin alternatiba gauzagarriak
eraikitzen hasteko eta gorbernuetatik oposiziora bidaltzeko gai izango garela
ikusarazteko. Konfiantza gure indarretan, gure herrikideengan eta herrikideak
guregan.

Nola aztertzen duzu
eskuina eta ultraeskuina, Estatuan 11 milioi boto-emaile inguru izanik eta
boterean etengabe txandakatzen den aukera politikoa, gure lurraldean ia
lekukotasunik gabekoa izatea? 

Franco hil zenean,
estatu espainarrean populazioaren zati handi bat (agian %40-50) frankista zen.
Frankista horiek eta bere ondoengo gehienek PPn aurkitzen zuten ordezkaritza.
Denbora aurrera egin ahala, faszismoak forma berriak hartu ditu. Europa osoan
gertatzen ari da, goiz ala berandu PPren eskuinaldean horrelako mounstro bat
sortu behar zen eta testu-inguru jakin batean Estatu espainiarrean suertatu da;
VOX.

Testu-inguru horrek osagarri bereziak hartzen ditu Estatu espainarrean: globalizazioari erantzun identitario española; Catalunyako Prozesuari muturreko oposizioa, migrazio mugimenduei xenofobia, 2008ko krisiari populismo eskuindarra… Osagarri horiek bilduta «ulergarria» (ulergarria bezain kezkagarria, alegia) da Estatu espainarrean horrelako portzentaiak lortzea, eta hain zuzen ere, osagarri horiek dituelako, Hego Euskal Herrian oso leku gutxi du. Mendebaldeko hiru herrialdetan oso gutxi eta Nafarroa Garaian UPN egonik, lehiakidea du.

 

Eta alderdi
ezkertiarrei dagokienez, euren emaitzei eta proposamenei buruz zerbait
azpimarratuko zenuke?

Emaitzek ez dute
errealiate soziala ondo islatzen. Izan ere, hauteskunde mota hau horretarako
egiten da, indarrean dagoen ereduaren aldekoek abantaila ukan dezaten. Nik PSOE
eskuinean kokatzen dudanez, emaitzak txarrak izan dira: Eskuinak: 48 ;
ezkerrak: 27. 

Ehbilduren emaitzak
nahikoa onak izan dira eta kasualitatez 1.700 bozken alde txiki batengatik ez
dira 3 legebiltzarkide gehiago izan. Elkarrekin-Podemosenak, berriz,
eskaxak. 

Madrilen Podemos
eta PSOE elkartutakoan, Podemosen eremua txikitu da, batik bat Hego Euskal
Herrian. Duela lau urteko hauteskundeetan Ehbilduren ezkerraldean kokatzen zela
zirudien, oraingoan, eta Lander Mrtinezen taldeak PNV-PSOEen aurrekontuak
babestu eta gero, nortasun krisi larria pairatu du Podemosek. 

Ehbilduk ez du
sabaia jo. Zenbaitek uste dute Ehbilduk emaitzak hobetzen dituela mezua
«moderatzen-apaltzen» badu. Nik, kontrakoa uste dut, PNV-PSOEri
sinesgarritasunez aurre egiten dionenean, gora egiten du eta euskal ezkerraren
erreferentzia nagusia bilaka daiteke; PNV ala PSOErekin komuneko esparruak bilatzen
baditu, ahultzen da. 

Elkarrekin-Podemosen
egoera zailagoa da. Hego Euskal Herrian, eremu abertzaletik kanpo, 
PSOEtik ezkerraldean jaiotzen diren ezkerreko beste koalizioek arazo bera
izaten dute: batzuek PSOEren itzaletan bukatzen dute; besteek ezin dute Ezker
Soberanistarekin bat egin; emaitza: bozka galera eta parlamentuetatik at
geratzeko arriskua. 

Nire ustez, abertzalea ez den ezkerrak ezker Independentistarekin akordio estategikoak egiteko gaitasuna ez duen bitartean, behin eta berriz errepikatuko da. Eremu hori PSOEren mesede zatituko da. Bestalde, guk ,ezkerreko abertzaleok, abertzalea ez den ezker horrekin akordio estrategikoak lortzen ez ditugu bitartean, ez gara alternatiba izango. Badazezpa, errepika dezadan, PSOE ez dut eskerrean kokatzen.

 

Zure
ustez, Elkarrekin Podemosen edo EhBilduren ezkerretara ba al dago espazio
soziopolitikorik? 

Elkarrekin-Podemos
eta Ehbilduen jardun politiko nagusia posibilismoan kokatu da. Biak saiatu dira
Bloke Sistemikoan dauden alderdekin akordioak egiten. Saiakera hori Bloke
Sistemikoaren onerako suertatu da. Bi koalizioek lan instituzionala lehenestu
dute eta horrek ondorioak ekarri ditu, besteak beste euren oinarri soziala
eguneroko militantzian desaktibatu da.

Euren ezkerraldean,
lekua, egon badago, baina epe laburrean, nire ustez, hauteskundetarako
eskaintza bilakatuko balitz, ez luke emaitza onik lortuko. Interesgarriagoa da,
aldiz, jardun antisistemikoari eustea herri-mugimenduetan  eta
sindikalismoan. Hor lekua eta beharra dago, eta ziur naiz hortik estutuko bagenitu,
EHbildun eta Elkarrekin-Podemosen ildo estrategikoetan aldaketak sortuko
liratekeela.

Iosu del Moralek egindako elkarrizketa. Antikapitalistak-ko militantea.

Patxi Azparren Olaizola (Donostia 1968). Antropologoa, euskara irakaslea, antimilitarista, ABK taldearen ordezkaria Lizarra-Garazi talde iraunkorrean, Euskaria Fundazioko kidea, desobedientzia zibileko hainbat ekimenetan aritutakoa.

[ad_2]

Source link